viernes, 31 de marzo de 2017

ED SHEERAN


Ed Sheeran Mendebaldeko Yorkshireko (Britania Handia) kantautore bat da. 26 urterekin momentuko abeslaririk ospetsuenetariko bat da.










Ume bat zenean, eleizan abesten hasi zen eta gitarra jotzen ikasi zuen. Urte batzuk geroago, 16 urterekin, ikasketak utzi eta Londresera joan zen bere karrera artistikoa hasteko, jadanik sei grabazio luze grabatuta zeuzkala.
Bertan kontzertuak egiten hasi zen eta 2010ean, Los Angeles-era bidai bat egin zuenean, Jamie Foxx aktorea ezagutu zuen, eta bere irrati programara gonbidatu zuen aktoreak. Orduan, kontratu diskografiko bat sinatu zuen eta "You need me, I don´t need you" abestia argitaratzerakoan interneten famatua egiten hasi zen.




2011. urtean "The A team" abestia argitaratzerakoan, mundu mailan famatua egin zen, eta horren ostean 3 disko argitaratu ditu:
  • + (2011)
  • x (2014)
  • ÷ (2017)



Sari asko irabazi ditu 6 urte hauetan, adibidez, 2 grammy, 3 MTV award, 3 Britt award, 4 Teen Choice Award,... eta beste batzuk ere.

Ed Sheeran nire abeslaririk gustukoenetariko bat da ahotz oso polita daukalako eta abestien letra oso politak idazten dituelako.

Bere abestietatik nire gustukoenak hauek dira: Shape of you, Don´t, All of the stars, Castle on the hill, Galway girl, Photograph eta Thinking out loud.





No hay comentarios:

Publicar un comentario