viernes, 31 de marzo de 2017

HARTZ POLARRA



HARTZ POLARRA


Hartz polar edo zuria ugaztun bat da, Ursidae familiakoa.

Habitata: Ozeano Artikoan bizi da,hain zuzen ere, Groenlandian eta Kanadako eta Errusiako iparraldeko kostaldeetan.

Tamaina: Hartz zuria munduko lehorreko ugaztun harrapakaririk eta haragijalerik handiena da,Kodiak hartzarekin batera.

Arren batezbesteko pisua 350-680 kg artekoa da, nahiz eta 1.000 kg baino gehiagoko arrak ezagutu diren. Emeak 50% txikiagoak izan ohi dira.

Elikadura: Itsas txakurrak, mortsak, elur-oreinak, azeri zuriak, itsas hegaztiak eta mota askotako itsas ugaztun zein zetazeo ehizatu ditzake. Harrapinak itsasoan zein lehorrean harrapatu ditzake.




Mehatxuak: Berotze globala bere ekosistema aldatzen ari da, urtero izotz gutxiago dago eta urtze hori  hartzak barnerago joatea eragiten ari da, animali hauen bioerritmoak erabat aldatuz. Hartz hauen jaiotze-tasa %15-ean jaisten ari da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario