UEFAko Txapeldunen Liga
UEFAko Txapeldunen Liga edo UEFA Champions League UEFAk urtero antolatzen duen Europako futbol kluben txapelketa da. Mundu mailan, hain zuzen ere, ligarik garrantzitsuena da.
Historia
Lehenengo edizioa 1955ean hasi zen. Bertan Europako liga desberdinetako txapeldunek hartzen zuten parte eta eliminatorioak jokatzen ziren finalera iritsi arte. Lehenengo bost txapelketak Espainiako Real Madril taldeak irabazi zituen. 1992-1993 urtean liga formatua ezarri zen eta gaur egungo UEFAko Txapeldunen Liga izena hartu zuen.
Urteetan zehar diseinu desberdina izan du Trofeoak. Gaur egungoari "belarri handia" deitzen zaio dituen helduleku handiengatik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario